euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

Hegoafrikako KwaZulu-Natal probintziako ordezkaritza bat Euskadin (Euskadi.eus-en)

11/05/2016

Hegoafrikako KwaZulu-Natal probintziako ordezkaritza bat Euskadin izan da aste honetan lankidetzarako bideak aztertu eta hainbat erakunderekin elkartzeko.

Link: Euskadi.eus

Hegoafrikako ordezkaritzak honako gai hauekiko interesa azaldu du: teknologiaren, berrikuntzaren eta energiaren sektoreak, Bilboko Portua, euskal enpresen nazioartekotzea, unibertsitateak, euskarari buruzko Eusko Jaurlaritzaren politika eta Euskadiko uraren kudeaketa, batez ere klima-aldaketaren eraginak kontuan hartuta. Ordezkaritzaren buru Nhlanhla Ngidi izan da, Willies Mchunu presidentearen aholkulari berezia.

Adierazitako helburu horrekin egin dira bilerak Eusko Jaurlaritzaren hainbat ordezkarirekin, eta SPRI eta EVE agentziekin, Innobasquerekin, Energia Klusterrarekin, Zamudioko Parke Teknologikoarekin, URA agentziarekin, Tecnaliarekin…

Hegoafrikako BPGri egindako ekarpenean bigarrena den lurralde honen eta Euskal Exekutiboaren arteko harremanak The Climate Group Nazioarteko Sarearen baitan hasi ziren, eta gogoratu behar da lehendakaria bertako presidentekidea izan dela azken lau urteotan. Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakaria eta orduan probintzia honen lehen ministroa zena Parisen elkartu ziren COP 21 Klimaren Gailurrean iazko abenduan.

Egun hauetako bisitak Eusko Jaurlaritzaren eta KwaZulu-Natal probintziako Gobernuaren arteko lankidetzaren ateak zabaldu ditu hainbat arlotan, eta datozen asteotan joango dira zehazten.



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia