Eusko Jaurlaritza. Lehenengo astean Vitoria-Gasteiz izan da bidaien abiapuntua eta bertatik Euskal Herri osoan zehar ibili dira. Bigarren astean Donostiako zentroan egon dira ostatu hartuta, Mundu Biltzarrean parte hartzeko.
2023ko edizio honetan 13 neska izan dira parte-hartzaileak, denak Argentinakoak, eta bi mutil, bata argentinarra eta bestea txiletarra, Santiagokoa. Nesken jatorria, jarraian ikusiko dugun bezala, denetik pixka bat izan da Errepublika Australean zehar. Laburbilduz, 15 lagunek parte hartuko dute lehenago euren buruak prestatzeko eta gero Euskal Gizataldeen Mundu Biltzarrean parte hartzeko.
Gaztemundu 2023ko partaideak honako euskal etxeetatik etorri dira: Argentinan, Keila Córdoba-ko "Gerora"-tik; Manuela Buenos Aires-eko "Laurak Bat"-ik; Julieta "Euskaltzaleak" elkartetik, Buenos Aires-eko hau ere; Paula Comodoro Rivadavia-ko "Euskal Echea"-tik; Bitxi Concordia-ko "Ibaiko Izarratik; Evelin Coronel Pringles-eko "Eusko Biltzar"-tik; Catalina Chascomús-eko "Zingirako Euskaldunak" euskal etxetik; Rocío Paraná-ko "Urrundik" euskal etxetik; Lourdes Mar del Plata-ko "Denak Bat"-etik; begotxu Tandil-eko "Gure Etxea" euskal etxetik; Karen Villa María-ko "Euzko Etxea"-tik; Paloma Bahía Blanca-ko "Unión Vasca"-tik; Analuz General Rodríguez-eko "Euskal Aterpea"-tik; eta gainontzeko bi mutil horiek: Alfon Necochea-ko "Euzko Etxea"-tik eta Pablo, Santiago-ko
Gaztemundu programaren helburua kanpoan diren euskal gazteek euskal kulturarekin duten konpromisoa "sendotzea" da, eta, beraz, baita belaunaldien arteko transmisioa ere.