euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

Euskal enpresak Europako ekonomiaren erreferente bat bezala finkatu dira Txinan (from Irekia)

01/22/2017

Joan den astean Eusko Jaurlaritzako eta SPRI Taldeko ordezkaritza bat Txinan izan da, bilerak egiteko euskal enpresekin, harremanak estutzeko hango erakundeekin eta Batz kooperatibaren 4. fabrika inauguratzeko. Javier Zarraonandiak, Industria sailburuordeak, goraipatu egin du Txinan kokatutako euskal enpresen “lehiakortasun maila handia”. Azken egunotan, Jaurlaritzako eta Spriko ordezkaritzak bilerak egin ditu hainbat euskal enpresarekin (Fagor Automotion, Gamesa, Iraeta, Hine, Maier, Urola, Copreci, MCC eta Gestamp), haien fabrikak bisitatu ditu, tokiko bazkideekin elkartu da eta Txinako agintariekin batzartu da.

Link: Irekia,euskadi.eus

Behin bukatu ondoren Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko eta SPRI Taldeko ordezkaritzak Txinara egin duen bost eguneko bidaia komertzial eta instituzionala, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuorde Javier Zarraonandiak gaur nabarmendu du euskal enpresek posizio sendoa lortu dutela Txinan. Zarraonandiak esan du “Txinan dauden euskal enpresak Europako ekonomiaren erreferente garrantzitsuetako bat bezala finkatu direla. Ez da kasualitatea legealdi honetan Euskaditik kanpoko euskal enpresak babesteko egin dugun lehen bidaia Txinara egin izana. Hemen daude kokatuta Euskadiko enpresa trakziogile garrantzitsuenak. Ikusi dugu euskal enpresek lehiakortasun maila handia dutela Txinan”.

Eusko Jaurlaritzako ordezkariarekin batera izan da Txinan Alex Arriola, SPRI Taldeko zuzendari nagusia. Bost egunotan hamar bisita eta bilera egin dituzte euskal enpresekin, presente egon dira Mondragon Korporazioko Batz konpainiaren fabrika berriaren inaugurazio ekitaldian, eta topaketak egin dituzte Jiangsu eskualdeko gobernuarekin eta zonalde hartako enpresa ganberarekin, zeina Txinako handiena baita, 170.000tik gora enpresarekin.

Zarraonandía eta Arriolarekin batera, Txinan izan dira halaber Ainhoa Ondarzabal, Jaurlaritzako Nazioartekotze zuzendaria, eta Miren Madinabeitia, SPRIko Nazioartekotze zuzendaria.

Misioaren ekitaldi garrantzitsuenetako bat joan den ostiralekoa izan zen, hots, Batz euskal enpresak Txinan ireki duen laugarren fabrikaren inaugurazioa, sei milioi eurotik gorako inbertsioa eskatu duena. Lantegi horrekin handitu egiten da industria-parke horretan lehendik dagoena, eta estanpazio lanetan arituko da. Produkzio lantegi berriak 4.200 metro koadro-eraiki ditu; horietatik 3.400m2 enpresarentzat berarentzat izango dira, eta 500m2 bulegotarako erabiliko dira.

Industria sailburuordeak azpimarratu du oso garrantzitsua dela euskal ekonomiarentzat Txinan fabrika berri hori ireki izana. “Onenen ondoan egon behar dugu,  ondo diharduten herrialdeetatik ikasi behar dugu, eta gure hondar aletxoa jarri nahi dugu hartzen gaituzten herrialdeen garapen ekonomikoan".

Harreman instituzionalak

Euskal ordezkaritzaren lan-programak bere alderdi instituzionalagoa ere izan du, Jiangsu eskualdeko (Euskadirekin senidetuta dagoena 2010etik) agintariei egin zaien bisitarekin. Euskal ordezkariek bilera bat egin zuten Jiangsu-ko Gobernuko Kanpo Gaietako Sailarekin, hura baita Euskadirekiko harreman instituzionalaren solaskidea eta harreman komertzialen sustatzailea. Bilera hartan izan zen halaber Jiangsu Federation of Industry & Commerce, Jiangsy probintziako erakunde industrial eta komertzialek osatutako irabazi asmorik gabeko gobernu organismoa, 170.000tik gora enpresa biltzen dituena.

2015eko irailean SPRI Taldeko zuzendariak hitzarmen bat sinatu zuen erakunde horrekin, zeinaren helburua baita merkataritza, enpresa eta erakunde arloetako truke eta lankidetza harremanak indartzea, enpresa harremanak sortzea, negozio eta inbertsio bateratuak sustatzea, lankidetza proiektuak garatzea, enpresa eta erakundeen arteko harremanak sortzea eta azokak, mintegiak, kongresuak, hitzaldiak eta enpresa eta sektorekako misioak antolatzea.

Jardunaldi hartan bisita egin zen Nanjing hirian kokatutako Huawei enpresaren I+G zentrora. Informazio eta komunikazio konponbideen arloan mundu mailako liderra den enpresa hori Zamudioko Zientzia eta Teknologi Parkean dago kokatuta.

Euskal enpresentzako laguntzak

Bost egun horietan, Eusko Jaurlaritzak 10 euskal enpresaren fabrikak bisitatu ditu, besteak beste, Fagor Automotion, Gamesa, Iraeta, Hine, Maier, Urola, Gestamp eta Mondragon Korporazioarenak.

Euskal ordezkaritza Fagor Automation-en Bejingeko instalazioetan izan zen. Fagor Automotion duela ia 30 urte iritsi zen Hong Kongera, eta asko hedatu da harrezkero. Gaur egun, badauzka Beijingeko produkzio-lantegi hori eta 50 enplegatu, aktiboki dihardutenak bai sare komertzialean, eta bai herrialde osoan zabaldutako laguntza teknikoko zereginetan. Fagor Automotion-ek posizio abantailatsua lortu du, hornikuntzarako duen posizio estrategikoagatik eta Txina munduko makina-erreminta fabrikatzaile garrantzitsuena delako.

Bestalde, euskal ordezkariek bilera bat egin zuten energia berriztagarrien sektoreko Gamesa euskal enpresako zuzendaritza-karguekin, aipatzekoa baita Txina inbertsio handiak egiten ari dela sektore horretan. Sektore eolikoak garapen handia izan du Txinan azken urteotan. Txinako gobernuak indar aldiz bultzatu du sektorea, eta 80tik gora tokiko enpresa sortu ditu. Horietatik 25ek menderatzen dute merkatu osoaren %60. Txina da munduan MW instalatu gehien dauzkan herrialdea, eta aurreikusi du 210 GW instalaturaino iritsiko dela 2020rako.

Gamesaren salmenta guztien %15 Txinako  merkatura doa, non lehia gogorra baitu bai tokiko enpresekin, eta bai han kokatuta dauden konpainia globalekin. Gainera, hiru produkzio fabrika ditu Txinan, eta handik eremu geografiko zabala estaltzen du Asia Hego-ekialderaino eta Australiaraino. Zonalde horretako hainbat herrialde (Indonesia eta Filipinak adibidez) inbertsio garrantzitsuak egiten ari dira uneotan sektore eolikoan.

Euskal ordezkaritza Zhejiang probintzian izan zen. Bertan, Maier enpresaren fabrika bisitatu zuen, tokiko konpainia batekin joint venture bat osatuta sortu duen bi produkzio ezarpenetako bat. Fabrika horretan automoziorako barneko eta kanpoko piezak diseinatzen eta fabrikatzen dira.

Maier enpresak produkzio-ezarpen proiektu berri bat du Txinako Zhejiang probintzian, Huade bazkide txinatar garrantzitsuarekin batera. Txinako merkatuan bertako bazkide baten eskutik posizionatzeak ateak ireki dizkio Txinako merkaturako, eta baita ere proiektu globaletarako, zeintzuen bidez Txina, Europa eta Mexiko ere hornituko baititu. Txinako automozioaren sektorea munduko sendoenetako bat da, urtean 20 milioi ibilgailutik gora ekoizten baititu.

Bidaian Urola enpresaren fabrika ere bisitatu zuten, zeinak esneki, garbigarri eta lubrifikagarrien merkatuan lan egiten baitu. Fabrika horrek ere bazkide txinatar bat du, Giant Holding, hots, jasogailu eta igogailu fabrikatzaile garrantzitsuenetako bat. Urolak ontziak fabrikatzeko estrusio-puzte makinak diseinatzen eta fabrikatzen ditu. Euskal enpresak Giant bazkide industrialaren bitartez garatu du Txinako merkatuan sartzeko estrategia.

Urolaren gaitasun teknologiko bikainak aukera eman dio merkatua ondo ezagutzen duen gaitasun industrial handiko tokiko fabrikatzaile horrekin aritzeko, horregatik garapen teknologikoko abangoardiako proiektuen aldeko apustua egiten du merkatu txinatarrean estali gabe dauden merkatu nitxoak estaltzeko.

Misioaren zati bat Jiangsu probintzian garatu da, euskal enpresa gehien dauden eskualdean. Guztira 43 ezarpen daude, bai produkziokoak eta bai komertzialak. Euskal ordezkariak Kunshan parkean izan ziren, Copreci enpresak Txinan duen bigarren lantegian (bestea Zhuhai hirian dago, Guangzhou probintzian). Etxeko labeetarako balbulak fabrikatzen dituzte lantegi horretan. Lantegi hori Mondragon Korporazioak Kunshan-en duen parkean dago kokatuta, eta 3.000 metro koadro inguru ditu. Oraindik ez da burutu inbertsioaren %100a, baina dagoeneko badaude produkzioaren hasierako fasean.

Gaur egun, 133 euskal enpresa daude Txinan (Hong Kong eta Taiwan eskualde administratiboak barne), zeintzuek 222 ezarpen baitituzte, bai produkziokoak eta bai merkataritzakoak. Gehienak herrialdeko kostan kokatuta daude, bereziki Shangain eta Jiangsun.  Han dauden konpainien ia erdiak makina eta ekipo mekanikoen sektorekoak dira.

Eusko Jaurlaritza (SPRI Taldearen bitartez) Txinan izan zen 2015eko irailean, han ezarritako euskal enpresekin harremanetan jartzeko, eta Jiangsu eskualdeko enpresa ganberarekin hitzarmena sinatzeko. Bidaia honek izan duen helburu berarekin egin zen ordukoa ere: bertatik bertara ezagutzea han dauden euskal enpresen egoera, jakitea zein egoera bizi duten Txinaren bilakaera ekonomikoa aldatu denetik (hazkunde moderatua eta Burtsaren beherakada), eta Euskadi eta Txinaren arteko harreman instituzionalak garatzen jarraitzea.



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia