euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

Euskadik Europan azalduko du Basque Industry 4.0 estrategia (from Spri.eus)

02/27/2017

SPRI Taldeak ordezkatzen du Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saila Florentzia eta Bruselako jardunaldietan. Alex Arriolak eta Cristina Oyónek jakinaraziko dute EBko RIS3 estrategia dagoeneko aplikatzen ari dela Euskadin fabrikazio aurreratuaren, energiaren eta biozientzien sektoreetan.

Link: Spri.eus

Euskadi ordezkaturik dago gaurko “Industria 4.0: etorkizuneko industriarako aukerak, erronkak eta estrategiak” jardunaldian, hala SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen arduradun Cristina Oyónek Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren izenean azalduko du zein den Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 estrategia. Bestalde, SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolak bihar asteartean, otsailaren 28an, parte hartuko du Europako Batzordeak Bruselan antolatutako European Industry Day ekitaldian, non Euskadik 4.0 industrian duen esperientziaz mintzatuko baita.

Alex Arriolak eta Cristina Oyónek, bakoitzak bere jardunaldian, hizpide hartuko dute “euskal kasuaren” naziorteko hedapena, hau da, nola aplikatu den laugarren iraultza industriala, hemen Basque Industry 4.0 bezala ezagutzen dena. Hala, azalduko dute Euskadi kasu arrakastatsutzat jotzen dela industriaren eraldaketa eta berrikuntza prozesuan, baina azkenaldiko krisi ekonomikoaren ondorioz bere politika berrorientatu duela gaitasun handienak dituzten sektoreetara.

Europako Batzordeak bultzatutako RIS3 espezializazio adimenduneko estrategia, zeinaren helburua baita eskualde bakoitza jarduera industrialaren eremu zehatz batzuetan espezializatzea -gaitasun eta potentzialtasun handienak dituzten haietan, alegia-, hiru sektoretan aplikatzen ari da dagoeneko Euskadin: fabrikazio aurreratuan, energian eta biozientzietan. SPRI Taldeko zuzendari nagusiak esango duen bezala, helburua da Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen Basque Industry 4.0 estrategiaren laguntzarekin jauzi egitea 4.0 industriarantz. Lankidetza publiko-pribatuko prozesu horretan parte hartzen dute euskal administrazioek, eragile teknologikoek eta klusterrek.

Florentzian ospatzen ari den “Industria 4.0: etorkizuneko industriarako aukerak, erronkak eta estrategiak” jardunaldian, nazioko eta eskualde mailako politikak aurkeztuko dira eta erreferentziazko eszenatokia ezarriko da: ikerketaren eta berrikuntzaren egungo egoera eta joerak eta enpresen ikuspegia.

Cristina Oyónek “ETEen digitalizaziorako eskualde mailako estrategia eta praktikak” saioan parte hartuko du. Merkatu bakar digitalak aukera-sorta zabala eskaintzen du enpresa eta lurraldeentzat. Eskualde mailako estrategiek aktiboki bultza dezakete 4.0 Industriak sortutako paradigma berriranzko trantsizioa, paradigma horren bidez inbertsioak sustatzeko eta berrikuntza industrial digitalentzako ekosistema egokia eratzeko. Europako Batzordeak eta eskualdeek aukerei eta jardunbide egokiei buruzko ikuspegi bat eskainiko dute. Oyónekin batera egongo dira Toscana, Flandria, Hungaria edo Finlandiako ordezkariak eta baita ere Europako Batzordeko ordezkariak.

Bestalde, bihar Bruselan egingo den European Industry Day jardunaldiaren helburua da martxan dauden ekintzen balantzea egitea eta eztabaida piztea Europako industriaren epe luzeko etorkizunerako ikuspegi bateratuari buruz. Europako industriako 400dik gora lagunek parte hartuko dute topaketan, besteak beste, industriako eragile nagusiek eta Europako goi-mailako arduradun politikoek.

Hala, bertan izango dira Jean-Claude Juncker, Europako Batzordeko presidentea, Elżbieta Bieńkowska, Europako Industria komisarioa, Jerzy Busek, Europako Legebiltzarreko Industria Batzordeko presidentea, eta Markku Markkula, Eskualdeetako Batzordeko presidentea.

-LAB dice que el Gobierno Vasco "vende humo" con la Industria 4:0



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia