euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

Euskadik eta Quebec-ek bilera egin dute Pariseko gailurraren baitan; Urkulluk hiriko Euskal Etxea bisitatu du (from EiTB.eus)

12/08/2015

Lehendakaria Philippe Couillard Quebeceko lehen ministroarekin batzartu da astearte honetan Parisen. Astelehenetik dago bertan Urkullu, klima-aldaketaren goi-bileran. 

Link: EiTB.eus

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Philippe Couillard Quebeceko lehen ministroak Euskadiren eta Quebecen arteko elkarlanerako protokoloan aurrera egitea adostu dute astearte honetan, Parisen. Hain zuzen ere, merkataritzan, kulturan, ingurumenean eta kanpo harremanetan elkarlana sustatzea hitzartu dute.

Elkarlan hori 2016an gauzatzeko lantalde bat abiatuko dutela iragarri dute. Ekonomia mailan, bi herrialdeen arteko itsas ibilbide bat irekitzea adostu dute, eta kultura mailan, berriz,Donostia 2016ko esparruan egingo dute lan.

Astelehenetik dago Parisen Urkullu, klima-aldaketaren goi-bileradela-eta, eta agenda horren baitan bilera egin du Couillardekin.

Lehendakariak azaldu duenez, ''epe laburrean'' ireki nahi dute itsas ibilbide hori. ''Euskadi Atlantikoko sarrera izango litzateke Quebecentzat, eta herrialde horrek erraztu egingo luke euskal produktuak Kanadako eta AEBko merkatuetan sartzea'', azaldu du. Halaber, azpimarratu du  ''kultura loturak'' daudela bi herrien artean, eta balearen arrantza eta euskal arrantzaleak San Lorentzon aipatu ditu.

Goizean batzartu da Urkullu Cuillard lehen ministroarekin, eta arratsaldean bisita egingo du Pariseko Euskal Etxera.



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia