euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

Eurovisionek aldatu egin du banderen zerrenda, baina ikurrinak debekatuta jarraitzen du (from Argia)

04/29/2016

Eurovision jaialdian banderak erakusteko bete beharreko baldintzak iragarri dituzte Official flag policy txostenean eta hautsak harrotu ditu: hasiera batean, erakutsi ezin daitezkeen banderen artean ezarri dute ikurrina, Estatu Islamikoarenaren pare.

Link: Argia.eus

Ane Urkola Agirrezabala. Kritika zaparradaren eta Iñigo Urkullu EAEko lehendakarien adierazpenen aurrean, Eurovisionek “inor iraindu badu” barkatzeko eskatu du, eta aldatu egin du agiria. Ikurrinak “ez onartuen” artean jarraitzen du –Palestinako, Krimeako, Kosovoko, Donetskeko eta Transnistriako banderekin batera–, eta EIrena “erabat debekatu” dute.

Paul Jordan Jaialdiko Komunikazio Arduradunak Naiz.eusi azaldu dio publiko egin ezin diren segurtasun langileen dokumentuak direla debekuaren arrazoia. Era berean, azaldu du zerrendan agertzen diren banderak orientagarriak direla, eta ez duela esan nahi bandera horiek berez txarrak direnik: “Onartzen ez diren bandera batzuen adibideak baino ez dira”.

Era berean, Europako telebista publikoak biltzen dituen elkarteak (UER) –Eurovisionen menpe dago– barkamena eskatu du ikurrina debekatutako banderen artean jartzeagatik, eta eskatu diote Globen Arenari eta ticketak saltzen dituen plataforma digitalari ezabatu dezatela debekatutako banderak agertzen diren dokumentua.



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia