Arantxa Iraola. Joan Mari Torrealdai (Forua, Bizkaia, 1942) idazle eta euskaltzaleak egindako lana goresteko motibo ugari daudela oroitarazi dute, eta bete-betean egiten duela bat sariaren espirituarekin. "Manuel Lekuonaren kezka ez zen bakarrik izan euskara eta euskal kultura ikertzea, baizik biziaraztea, hau da, gizartean merezi duten lekua ematea, eta horrekin bat egin du Torrealdaik".
'Jakin' eta 'Anaitasuna' aldizkarietako zuzendari gisara egindako lanak eman dio, batez ere, itzala Torrealdairi. Euskal kulturarekiko eta hedabideekiko konpromisoan beti jardun du irmo, eta 'Euskaldunon Egunkaria'-n administrazio kontseiluko kide eta ordezkaria izan zen. Liburu zinetan ezagunak ere baditu: 'Euskal idazleak gaur' (1977) eta 'El libro negro del euskera' (1998), besteak beste.
2007an euskaltzain oso izendatu zuten.
Saria emateko ekitaldia datorren urteko lehen hiruhilekoan egingo dela esan dute, gehiago zehaztu gabe.