Vitoria-Gasteiz. Era berean, Eusko Jaurlaritzak Arabako Errioxako Ardoa, Txakolina, Sagardo Naturala eta Euskadiko Arrain Kontserben erakusketa eta dastatzea antolatzeko baliatu du misioa, euskal elikagai-industria eta arrantzagintza ezagutzera emateko helburuarekin.
Mexiko Euskadiko hainbat elikadura-produktuen esportaziorako merkatu garrantzitsu eta interesgarria da, bereziki ardogintza eta arrain-kontserben sektorean. Eusko Jaurlaritzak enpresak babesteko ahalegina egiten ari da,merkatu hau sakonki aztertu eta euskal enpresentzako izan ditzakeen aukerak ikusteko asmoz.
Misioan parte hartzen ari diren enpresak honako hauek dira:
- Sagarkide, S.L.
- Pagos de Leza, S.L.
- Viñedos y Bodegas de la Marquesa
- Bodegas Casa Primicia
- Bodegas García de Olano, S.C.
- Araex Rioja Alavesa, S.L.
- Conservas Zallo
- Basque Group of Txakoli Winemakers
- Bodegas Covila
- Artomaña Txakolina, S.L.
- Zarrak Berri
- Ostatu
- Garaikoetxea Txakolindegia, S.L.
Alderantzizko misio mexikarra maiatzean
Misio honen aurretik, Mexikoko 14 inportatzaile Euskadin egon ziren maiatzaren 13tik 17ra. Bisita horretan, inportatzaile mexikarrek gure lurra, bertako produkzio-gaitasuna eta gure elikagai gozoak ezagutzeko aukera izan zuten.
Herrialde aztekako banatzaileek --banaketa sareetako eta ardotegietako ordezkariak-- arrain-kontserbak eta edariak dastatu, sagardotegiak eta Arabako Errioxako eta Txakolineko upeltegiak bisitatu zuten eta ekoizle ezberdinekin elkartu ziren.