euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

Donostiako Kontxa (lehena) eta Miarritzeko Cote des Basques (hirugarrena), Europako hondartza onenetako bi (from Berria)

02/23/2017

Donostiakoa hautatu dute 2017ko Europako hondartzarik onena, eta seigarrena da munduan. Miarritzekoa (Lapurdi) Europako hirugarrena da.

Link: Berria

Donostia-San Sebastian. Tripadvisor bidaietarako webguneak ematen ditu sariak, bidaiariek webgune horretan urtebetez idatzitako iruzkinen kopuruari eta kalitateari erreparatuta. 343 hondartza saritu dituzte guztira, eta kontinente bakoitzeko 25 onenen zerrendak ere osatu dituzte.

Europakoan, euskal hondartzak dira nagusi. Donostiako Kontxa dago lehen postuan, eta Greziako Elafonisi bigarrenean. Hirugarrenean, Euskal Herriko beste bat: Miarritzeko Cote des Basques. Munduan, Donostiakoa seigarrena da, eta Miarritzekoa, hemezortzigarrena.



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia