euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

CAFek egindako tranbietan ibiliko dira Seattle hirian (from El Diario Vasco)

10/02/2017

Azken urteetan proiektu kopuru handia ari da garatzen konpainia AEBetan, horien bolumena 1.800 milioi dolarrekoa baino gehiagokoa delarik

Link: El Diario Vasco

Proiektu kopuru handia ari da garatzen azken urteetan CAF Amerikako Estatu Batuetan. Lantegi bat du herrialde hartan, Elmira herrian (New York). CAFek AEBetan garatutako proiektuen bolumena 1.800 milioi dolarrekoa baino gehiagokoa da, eta horien artean honako hauek nabarmendu daitezke: Washingtonerako, metro-unitateak; Sacramento (Kalifornia) eta Pittsburgh (Pennsylvania) hirietarako tren arinak, eta orain gutxi egindako unitateen kontratuak, Houstoneko Metrorako eta Cincinnati eta Kansas City hirietarako tranbiak. Gaur egun CAF Ipar Amerikako Amtrak operadorearentzat bidaiarien kotxeak eta Boston eta Maryland hirietarako tranbiak fabrikatzen eta hornitzen murgilduta dago.

Bada beste urrats bat egin du hedapen horretan, CAF aukeratu baitu Seattleko Garraio Departamentuak horu moduluko 10 tranbia hornitzeko; hornituko direnak URBOS tranbien plataformakoak izango dira eta % 100 solairu baxukoak. Akordioak, gainera, ordezko piezen, tresna berezien eta probetako ekipoen hornidura ere biltzen du. Era berean, SDOTek beste hamar ibilgailu arte erosteko eta kontratuak irauten duen bitartean haiei dagozkien ordezkoak erosteko eskubidea erreserbatu du. Eragiketaren zenbatekoak 50 milioi dolarrak gainditzen ditu.

Enpresal ohar baten bidez adierazi duenez. "Seattle Hiria, metropoli-eremuan 3,2 milioi biztanle baino gehiago izanik, tranbien sistema modernoa garatzen ari da; hala, hiriari mugikortasunerako aukera berriak eskainiko dizkio, hazkunde ekonomikoari lagunduko dio eta Seattleko auzo populatuenekin konexioak indartuko ditu. Sare berri hori gaur egun dauden South Lake Union eta First Hill Streetcar lineei gehituko zaie, eta horrela, hirigunetik iparralderako eta hegoalderako konexio berriak sortuko ditu.

Tranbia berri horiek Onboard Energy Storage System izeneko ontzian energia biltegiratzeko sistema izango dute, CAF Power & Automation-ek hornitua. Horri esker, katenariarik ez duten sareko zatietan ibili ahal izango dira ibilgailuak.

Bestalde, Kansas Cityko Garraio Agintaritzak CAFi beste bi tranbia erosteko onarpena jaso du, eta horiek lehen hornitutako eta iaztik zerbitzuan dauden laurei gehituko zaizkie. River Market eta Union Station lotzen dituen tranbien sarean erabiltzaile kopurua gero eta gehiago handitzeak eragin du erabaki hori, eta ondorioz, hiriak zerbitzu horretarako zituen ibilgailuen parkea handitu behar izan du. Zabaltze horren zenbatekoa 10 milioi dolarrekoa da eta, oharrak dioenez, "aurrez Seattlerako aipatutako kontratuarekin batera, CAFek Estatu Batuetako merkatuan duen presentzia garrantzitsua berresten du".



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia