euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

26 orduz euskaraz kantuz: Kantua, herritarren lotura-zubia (from Goierriko Hitza)

10/11/2017

Izan Kantuz erronkarako deia egin dute Zaldibian. Azaroaren 10ean eta 11n, etenik gabe 26 ordu kantuan ariko dira. Abeslari ospetsuak gonbidatu dituzte, herritarrekin batera

Link: Goierriko Hitza

Kantatzeko ohitura, euskal kantagintza eta kantuaren balioa indartu nahi ditu Zaldibiako herriak. Helburu irrikatsuko ekimen bat sortu dute horretarako: Izan Kantuz erronka. 26 orduz, isildu ere egin gabe, herritarrek elkarri txanda emanez, kantatzen aritzea da xedea. Azaroaren 10-11n garatuko da, Zaldibiako Herri Antzokian; ostiralean eman zuten berri hainbat zaldibiarrek, zubi zaharrean.

Kantuaren funtzioa gogoratu dute lehenik: albisteak emateko, gertaerak kontatzeko, maitasun agerpen modura, sentimenduen transmititzaile, ospatzeko edo deitoratzeko balio du. «Kantua gure izatearen parte da, baita gure hizkuntzaren eta kulturaren parte ere», azaldu du Izan Kantuzeko Eider Jauregik.

Abeslari ugariren babesa

Bestetik, transmisio-kate sozial izateko dituen dohainak berpiztu nahi dizkiote kantuari: «Gazteak eta ez hain gazteak lotzen gaitu, emakumeak eta gizonak, munduaren alde batekoak eta bestekoak. Kultura baten eta hizkuntza baten transmisio-bide ere izan daiteke, herri gisa, belaunaldi artean».

Karaoke formatuan, letra aurrean dela, kantatuko dute herritarrek. Streaming bidez zabalduko dute ekitaldi osoa Interneten.

Hainbat kantari gonbidatu dituzte Izan Kantuzera, eta Zaldibian izango dira: Zuriñe Hidalgo, Xabier Saldias, Porrotx, Mikel Markez, Abarlotz, Naroa Gainza, Asier Gozategi…

Erronka, behin Zaldibian hasitakoan, beste herri bati pasatzeko asmoa dute. Santi Ormaetxea zaldibiarrak zurezko ikurra egin du, lekuko gisa.



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia