CodeSyntax. Gehitutako filmen artean; Marvel eta DC Comics etxean crossover edo superheroi pilaketa handiak, oscarretan sariak irabazi izan zituzten Darkest Hour, Phantom Thread, The Shape of Water edo Three Billboards, animazio interesgarria hala nola Mutafukaz edo Loving Vincent (Van Goghi buruz, oliozko animazioaz egina, nolabait esatearren), Donostiako urrezko maskorra izandako The Disaster Artist edo indie gusto batetik publikoa ere erakarri zuten Call Me By Your Name edo The Florida Project filmak. Telesailen artean, Girls& edo Tutankhamun telesailen zenbait denboraldi berri.
Horiez gain, erabiltzaileen ekarpenetara irekita jarraitzen du webguneak, eta jendearen ekarpen horien artean agertu dira aurten honakoak (besteak beste):
- XTC pop taldeari edo Scott Walterri buruzko dokumental musikalak.
- Familia eskuluzea, Hirokazu Kore-Eda-rena.
- Estiu 1993 film katalan ederra.
- To be or not to be, Ernst Lubitschen maisulana.
Aurten proiektuan egindako beste berrikuntza bati esker, katalogoko 10 film Jarrion aplikazioaren bidez ikus daitezke etxean, Chromecast gailu bat baduzu. Hauetxek dira filmak:
- Cinema Paradiso
- The Night of the Living Dead
- Freaks
- D.O.A.
- Rocky Horror Picture Show
- Cave of Forgotten Dreams
- Logorama
- Taxi to the Dark Side
- Tanna
- Stonewall Uprising
2019ko ekarpen eta berrikuntza hauek posible izan dira Eusko Jaurlaritzaren 2019ko euskara eta IKT alorreko lagutza bati esker.