03/23/2010 - Lasa, Lower Navarre
Peio Choutchourrou
Peio Choutchourrou Gaineko Eluxantzeneko nausia
itzali zauku martxoaren 23an, duela 72 urte sortu zen etxean.
Bazuen zonbeit ilabete ospitale edo eritetxetan zabilala bihotzarekin
zituen eneguekilan. Asperturik leku horietan, ikusiz ere jasaiten
zituen tratamendu bortitz guzien gatik ez zuela ondorio hoberik
kausitzen, etxerat jitea galdatu du. Denbora laburra izan badu ere
plazer hori ukan du, familiako goxotasun eta sustenguaz inguratua
izaiteko.
Peiok gazte gazterik hasirik bere bizia pasatu du sortetxean
laborantzan, salbu armada eta Aljeriako gerla denbora, aldarean
lagunek atxikitzen zituzten bandera horiek erakusten zuten bezala.
3 alaba altxatu ditu Marie Jeanne espos lagunarekin, etxaldea ezin
hobeki landuz elgarrekin. Jendakia handi, adixkide eta herritar,
jendalde gaitzak bere kantu eta otoitzez lagundurik ezarria izan da
familiako hilobian.
Penetan uzten dituen espos laguna, alaba, haur
ttipi, familia eta 5 anai-arreberi (horietan 3 Ameriketan) gure doluzko
sendimendurik bizienak.