euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

Blogs > Zutabea

Jose Angel Ascunce, abentura baten amaiera

02/20/2020

Bere bizitza hezkuntzan eta euskal erbestea ikertzen, berreskuratzen eta zabaltzen emandako Jose Angel Ascunce irakasle, ikertzaile eta kultur ekilearen heriotzaren aurrean idatzi duten honako artikulua bidali digute sinatzaileek.

Joan den otsailaren bostean, Jose Angel Ascunce Arrieta (Donostia, 1946-2020) ikertzaile nekaezinak eta Hamaika Bide Elkartearen sortzaileak, utzi gintuen. Hamaika Bide euskal erbestealdien kulturak eta identitateak berreskuratzea helburutzat duen erakundea da, batez ere Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo erbestea.

Jose Angel Ascunce zazpi urte aritu zen gaixotasunaren aurka. Denbora horretan ez zuen bere lana baztertu. Kixoteaz, Espainiako poesia garaikideaz edo erbesteaz espezialista handia zena lanean bete-betean joan zaigu; berriro ere, bere bitalismoaren eta erresistentziaren lezioa eman digu. Tratamendu gogorrak jasanik eta eta berriz gaixotzeak nozituta ere, inoiz ez zion idazteari eta ekimenak antolatzeari utzi. Hamaika Bide Elkartearen presidentea izan zen iazko abendu arte eta horrek ondo asko erakusten du bere borondatearen indarra. Horrez gain, urte askotan izan zen Deustuko Unibertsitateko irakasle eta humanista askoren hezitzailea. Ez da gutxi batez ere kontutan hartzen badugu gure herriaren errealitatea, non, antza, bakarrik etekinak ematen dituen zientzia eta teknologia interesatzen zaigun. Gehiago esango dugu: gurean pentsamendua, kultura ikerketa, ez daude ondo ikusita eta destainaz tratatuak izaten dira sarritan. Horrela ikusita, Ascunceren inguruko interesik eza hobeto uler daiteke.

Bere espiritu irekiarengatik eta dogma guztien aurkakoa zenez, ideologian inorekin lotzen ez zenez, agian horregatik bizitzan inoiz ez zuen inongo aitorpen publikorik ezagutu. Salbuespen bakarra lan egin zuen unibertsitateko katedratiko emeritu izendapena izan zen. Besterik ez. Ascuncerentzat, talde espezializatuetatik kanpo, inoiz ez zen ohorezko aipamenik iritsi.

Ixilik joan zaigu Ascunce, bere kasuan ohikoa zen moduan. Hala ere, ezin dugu ahaztu berari esker gure kulturako izen handi batzuk berreskuratu eta oraindik-orain bizirik irauten dutela; hala gertatzen da, adibidez, Ernestina de Champourcin, Eugenio Imaz edo Cecilia García Guilarterekin. Teoriko eta kritiko literario gisa, bestetik, bere ibilbide oparoan oso ideologia desberdinetako egileen lanak aztertu zituen: tartean Bernardo Atxaga, León Felipe, Miguel de Cervantes, Raúl Guerra Garrido, Alfonso Sastre, Manuel Vázquez Montalbán edo Blas de Otero, nahiz eta oso ideologia desberdinetakoak eta batzuetan aurkariak izan. Ezin dugu ahaztu ere argitalpenen munduan burutu zituen lanak, lehendabizi bere izenean, ondoren Saturraran argitaletxea sortuz. Halaber, hamarnaka nazioarteko batzar bultzatu zituen eta baieztapen hau ez da gehiegikeria, benetako datua baizik.

Manuel Aznar Soler ikerlariak esan duen moduan, Machadoren zentzuan gizon ona zen batek utzi gaitu. Instituzioen axolagabekeriarekin desagertu da. Politikarientzako aurrekontuak eta hauteskunde aurrerapenak dira interesa merezi dituzten gaiak, ez intelektual baten desagerpena. Kontua larriagoa da Ascunce Donostiako Udalaren Oroimen Historikoaren Kontseiluko partaidea zela esaten badugu; momentuz behintzat ez dute ezer esan. Agian salbuespen bakarra Donostiako liburutegi bat izan da non apalategi txiki batean bere liburu batzuk eta argazkia jarri dituzten. Omenaldi xumea baina sakona.

Jose Angel, zure oroimena eta zure abentura intelektualaren emaitzak gelditzen zaizkigu. Datozen asteetan zuri eskainitako omenaldia prestatuko dugu eta hor zure lanaren alderdi desberdinak azalduko ditugu. García Lorcaren hitzekin “belar izpi moduan airetik jarraitzen zaitugu”.  Besarkada bat. Betira arte, laguna.

Mónica Buxeda Mas, Josu Chueca, Rebeca Gómez, Ana María Izaskun Ruiz de Guilarte, Mari Karmen Gil, José Ramón Zabala



Mónica Buxeda Mas, Josu Chueca, Rebeca Gómez, Ana María Izaskun Ruiz de Guilarte, Mari Karmen Gil, José Ramón Zabala

Mónica Buxeda Mas, Josu Chueca, Rebeca Gómez, Ana María Izaskun Ruiz de Guilarte, Mari Karmen Gil, José Ramón Zabala

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia