euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

Blogs > Ene begirada

Argentina eta Uruguaiko gazte euskaldunak laborari Iparraldean?

03/24/2015

Gizakiak, abereak bezala, betidanik ezagutu ditu migrazioak. Oinarrizko beharrak betetzeko, hau da, jan ,edan, familia bat osatu, gizonak eta emazteak mugitzen dira beren txokoa aurkitzeko munduan.

Mendez mende, euskaldunak eta horietan Ipar ERuskal Herrikoak ere, Amerikara joan dira beren bizimodua aurkitu nahian. Orain, Argentinako eta Uruguaiko euskal gazte asko (euskal etorkiko gazteak) beren erroak «bisitatu» eta sakondu nahian dabiltza. Euskararen berreskuratze prozesua ere gorpuzten ari da. Hori gauza onuragarria da Euskal Herria bezalako herri zahar batzentzat. Neurri zabalago eta unibertsalago bat ematen dio. 

Eta nire izpiritua, nire adimena hegan dabiltza: zergatik ez laitezke Iparraldera etorriko Pampako, Corrientes aldeko edo Duraznoko gazteak beren arbasoen lurretan eta baserrietan lan egin eta bizitzeko? Krisi ekonomiko garai gogor hauetan, nekeak leku guztietan dira, baina etorkizunaren giltzak asmatu behar ditugu ahal bezain azkar.

Ametsa, utopia? Uste dut Frantziako Iraultza ondoren, 1790ko hamarkadan, norbaitek idatzi izan balu «zergatik ez dira Baigorriko edo Atarratzeko gazteak Hego Amerikara joaten beren bizimodua aurkitzeko», ero edo zoro batentzat hartuko zutela. Eta begira zer gertatu den 19. eta 20. mendeetan. 

Iraganak asko erakusten digu eta pena litzateke lerro xume hauek burutazio antzu bat bezala ikustea. 

Ea gogoetak egiten diren itsasoaren bi aldeetan!



« previous
next »
Noël Elorga

Noël Elorga

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia