euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

Blogs > Diaspora bizia

La diáspora vasca en “standby”

04/15/2020

La historia se repite dos veces, la primera como una tragedia, la segunda como una farsa

(Karl Marx, Die Revolution, Nueva York, 1852)

Mundua berriro ere abiapuntu modu batera itzularazi gaituen pandemia biriko batek geldiarazia dirudi, azala eta muinaren artean bereizteko aukera ekarriko digun itxaropenarekin, etorkizun hurbilean nola bizitzea gustatuko litzaigukeen hautatzeko aukera preziatua oparituz. Izaki mikroskopiko batek, beste askok lehenago bezala, gizakiaren ahuldadea mahaigaineratu du, aldatuz, aurrekaririk gabe neurrian zein abiaduran, gure gizarte egituraketa konplexu osoa. Hilabeteak dira pandemia emeki geldiarazten joan dela, zinez elkarri lotutakoa eta elkarren menpekoa den gure planeta hau sokaren kontra ipiniz egungo globalizazio hau erditu duen sistema ekonomiko eta soziala bera, gizateriaren gailur gisa aurkezten zitzaiguna.

Denboraren joanean bakarrik ebaluatu ahal izango da fenomeno global honen garrantzi historikoa, eta ondorio sozial zein ekonomikoak larriak izango direla aurreikusten da. Orain arte Covid-19ren gutxienezko ondorioak antzeman ahal izango ditugu, estatistika izugarriez hildako eta kutsatutako pertsonen kopuruaz, edo merkatuaren kolapsoaz eta horrek lanean duen eraginaz, osasun-agintarien aginduak jarraitzeko kontsigna bakarrarekin, galdutako normaltasunera laster itzuliko garen esperantzarekin.

MMMMMMMMMMM

Euskal diasporak, edo euskal diasporek —historian zehar izandako migrazio-mugimendu desberdinen ondorio eta globalizazio desberdinak testuinguru— aurre egin behar izango dio(te) erronka tragiko berri honi. Euskal gizarte zibil migratzailetik —neurri handi batean, ehunka euskal etxe bolondresen inguru instituzionalizatua—, euskal enpresa-sare globalizaturaino, planetaren luze-zabalean barreiatutako beste hainbeste merkataritza-bulego eta ekoizpen-zentrorekin, guztiak jasan dute neurri handiago ala txikiagoan pandemiaren erasoa.

["Eguiten badoc bierra jango doc ogia", halaxe dio inskripzio batek Amorotoko (Bizkaia) Ibarreta baserriaren sarreran, 1754an eraikitako harrizko arkuan. Argazkia, Javier Torrontegiren politesia]

Dena den, gure aurrean aukera-lehio bat ari da zabaltzen, gonbidatzen gaituena hausnartu eta birpentsatzera Euskal Herriko lurralde-mugetatik haratagoko euskal presentziaren esanahiaz, Euskaldunen Herri barnetik zein kanpotik.

Euskal ekonomiaren nazioartekotzeak euskal gizartean duen eragin positiboagatik lehenestetik haratago — enplegua sortzeari edo BPGari egiten dion ekarpena tarteko—, nabarmendu egin behar dira euskal diasporaren tasunak, bai belaunaldietan harrera-herrialdeetan errotutakoari dagokionez, baita iritsi berriari dagokionez ere, ahalegin publiko eta pribatuak batuz.

Inoiz baino beharrezkoagoa da gaur egun gure diaspora osatzen duten eragile publiko eta pribatu guztien arteko lankidetza eta kooperazioa plan bat aurrera eramatea, nazioz gaindiko euskal herritartasunak sustatzen duen elkartasun eta jarduera desinteresatuaren balioak sustatzeko helburuarekin.

Era berean, zinez desiragarria litzateke plan estrategiko bat egitea, euskal erakunde pribatu eta publikoak –Jaurlaritza eta Foru Aldundiak batera jardunez– lehen aldiz batuko dituena, Covid-19ak munduko euskal presentziaren alorrean eta alor honen balizko beharrei dagokienean ekarriko dituen ondorio ez-gutiziatuei modu bateratu eta koordinatuan aurre egiteko. Soilik existentziaren eta bestearekiko elkartasunaren ispiluaren aurrean senti gaitezke berdinak.

Konfinamendua hasi zenetik ia hilabetera, arratsaldeko 8etan (Euskal Herriko ordua) balkoi, terraza edo leihoetara ateratzen gara txalotzera, osasun-langileei eskerrak emateko, gaixotasuna geldiarazi eta desagerrarazteko lan eskerga egiten ari direnei euren lana eskertzeko. Era berean, bizi garela adierazten dugu, eta hiriaren isiltasun monotonoaren aurrean aldarrikatzen gara. Hemen jarraitzen dugu, bizirik jarraitzen dugu. Ber gisan, eztabaida publikoan egon ez arren, euskal diasporak bere espazio propioa aldarrikatu behar du euskal agenda publikoan. Ozen behar du esan, "Hemen gaude, bizirik gaude".

Oraina sakrifikatu behar badugu, izan dadila etorkizun bidezkoago eta berdintasunezkoago bat berrasmatzeko, non diaspora bere komunitateen eta Euskal Herriaren bilakaeran eragile aktiboa bilakatuko den, "urruneko lurralde bat" bihur dadin ekidinez; Euskal Herri bat diaspora eta diasporako herritarrak "bere" —erretorika guztiak baztertuta— egiten dituen lurralde bihurtuta,

Denon artean lortuko dugu.



Comments

  • La diáspora Vasca

    Yo también soy un miembro de la diáspora Vasca

    Lola San Sebastián (Hondarribia, Gipuzkoa), 04/17/2020 12:26

« previous
next »
Pedro J. Oiarzabal

Pedro J. Oiarzabal

Pedro J. Oiarzabal is a Doctor in Political Science-Basque Studies from the University of Nevada, Reno (USA). For two decades, his work has focused on research and consulting on public policies (citizenship abroad and return), diasporas and new technologies, and social and historical memory (oral history, migration and exile), with special emphasis on the Basque case. On Twitter @Oiarzabal
 

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia