euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kaleko Urdangak talde bergararrak bira hasiko du ostiralean Seattle-n, 8 kontzertu AEBn eta beste 5 Mexikon

2025/07/29

Kaleko Urdangak ibilitakoa da lehenago Estatu Batuetan (2024an bertan, ikus beherago bideoa), baina lehenengo aldia du Mexikon Kaleko Urdangak punk oi! banda bergararrak bira hasiko du ostiral honetan, abuztuaren 1ean, Estatu Batuetan (8 emanaldi) eta Mexikon (beste 5 kontzertu) emanez, euren lan berria, ‘Haria eten ez dadin’, aurkezteko, taldea 2011n sortu zenetik plazaratu duen bederatzigarrena. Bisitatuko dituzten hirietako batzuetan badaude euskaldunak eta euskal etxeak eta kontzertuetara joango direla iragarri ...

Gehiago irakurri...


Ateak Ireki programaren 3. edizioa bukatu da Euskal Herrian, baina 'bonus track' bat izango du Boiseko Jaialdin

2025/07/28

Ateak Ireki 2025, Igartubeitia Baserri museoan (argazkia Ateak Ireki) Uztailaren 20an bukatu zen Ateak Ireki programaren 2025eko edizioa eta oroitzapen ederrak baino ez dizkie utzi, parte hartu dutenei baina baita antolakuntzan eta kudeaketan erabat murgilduta gogor lan egin duten Euskal Herriko lagunei ere. Aurreko edizioetan bezala, programak Gipuzkoako Goierriko eguneroko euskal bizitzan murgiltzea izan du helburu aurten ere eta hori dela eta Idiazabal-en egin zieten ...

Gehiago irakurri...


San Inazio 2025 pilota ikuskizun ederra Boiseko Anduiza frontoian, EH eta bertako gizon-emakume pilotarien eskutik

2025/07/28

Jaialdi 2025arekin batera, Boisek bere San Inazio 2025 pilota programa eskainiko du uztailaren 29tik abuztuaren 1era Boiseko Jaialdi 2025ra hurbilduko diren pilotazaleek lehen mailako partidak ikusi ahal izango dituzte Jaialdi 2025rekin batera Anduiza frontoiko lagunek prestatu duten San Inazio 2025 programan. Pilotari gizon eta emakume andana polita bilduko da, bertakoa eta Euskal Herritik etorritakoak, pilotari, dagokion leku egokia ematen aste honetako euskal programa orokorrean. Gizon eta emakume gazteak, esku ...

Gehiago irakurri...


Montevideoko XX. Immigrazioaren Olinpiadak: kiroletan, dantza eta sukaldaritzan da partaide Euskal Gizataldea

2025/07/25

Montevideoko XX. Immigrazioaren Olinpiaden inaugurazio ekitaldia Joan den asteartean, uztailaren 22an abiatu zen Montevideon Immigrazioaren Olinpiaden hogeigarren edizioa, ‘truco’ txapelketa batekin hain zuzen. Inaugurazio zeremonia hiriko Gizatalde Heleniarraren egoitzan garatu zen eta txapelketako partidak bukatu eta gero, janari tipikoak partekatu zituzten bildutako lagun eta gizataldeek. Euskal Gizataldeak txistorra, esne frijitua eta ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetarako 14 beka deitu ditu Brusela, Paris, Buenos Aires, NY, Santiago eta Bogotan

2025/07/24

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren eraikina Gasteizko Nafarroa, 2, 01007 helbidean Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetarako 14 beka deitu 2025-2026 ikasturterako, Gasteizko Lehendakaritzaz gain, Euskadiren Ordezkaritzetan aritzeko Brusela, Paris, Buenos Aires, New York, Santiago eta Bogotan. Bekak Gai Europarretan espezializatzeko dira (6 beka), Kanpoan den Euskal Komunitatez (4 beka) eta Kanpo Harremanak eta Organismo Multilateraletan (4 beka). Eskabideak aurkezteko azken eguna abuztuaren 4a ...

Gehiago irakurri...


Euskal jatorriko heroi nazionalak hilerrian omendu ditu Trujilloko Euskal Etxeak Peruko festa aberkoien karietara

2025/07/24

Trujilloko Euskal Etxeak antolaturik, omenaldia heroi perrutarrei Trujilloko Kanposantuan Ekitaldia egun batzuk aurreratu dute [berez uztailaren 28 eta 29an izan ohi da], bertan egon ahal izan zedin Wilfredo Lizarzaburu Muñoz, Trujilloko Euskal Etxeko lehendakari eta alma materra, Estatu Batuetara abiatu aitzin Boiseko Jaialdian parte hartzeko. Elkarretaratzea, Trujilloko Miraflores kanposantuan, uztailaren 12an egin zen eta Lizarzaburuk berak eskainitako ongietorri hitzen ostean, ...

Gehiago irakurri...


Jaialdi 2025: Pradales lehendakaria buru duen ordezkaritza eta erakunde ordezkari gehiago bilduko dira Boisen

2025/07/23

Azken Jaialdiko irudia (2015). Orduan Bizkaiko foru diputatu zen Imanol Pradales agertzen da (bigarrena eskuinetik), orduan diputatu nagusi zen Unai Rementeriaren ondoan (lehena eskunetik), Boiseko bero itzelari ura edaten aurre egin nahirik Lehendakariaren presentzia Jaialdin klasiko bat da Boisen. Ez dute huts egin urteetan zehar Ardanza, Patxi Lopez edo Urkullu lehendakariek, ezta ere euren gobernuetako hainbat sailburu eta partaidek, bertaratzen eta auren presentziarekin sustatzen eta elkar-partekatzen elkarretaratze handi hau, 1987an lehenengoa egin zenetik —1990tik aurrera bilakatu zen bost urtean behin egitekoa— hazi baino egin ez ...

Gehiago irakurri...


Arrakastaz abiatu da Munichen, "Ni ez naiz Mikel Laboa" zukutuz, Euskal Irakurle Kluba; hurrengo hitzordua martxan

2025/07/23

Municheko Euskal Elkarteak, Cervantes Institutuan eratutako Irakurketa Klubaren lehen saioa (argazkia Cervantes Institutuko Instagram) Hamar irakurle euskaldun bildu zituen joan den uztailaren 9an, Municheko Euskal Etxearen eskutik, hiriko Cervantes Institutuko liburutegian, bere lehenengo saioa egin zuen Irakurle Klubak. Munichen, liburua euskaraz irakurri eta komentatu nahi zuten hamar pertsona bertaratuta... ez dirudi batere marka makala. Giro ezin atseginagoan, Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano idazle eta Joseba Larratxe ...

Gehiago irakurri...


Esker oneko udal errekonozimendua Saladilloko Itxaropen EEko lagunei elkartearen 27. urtemugan, ISFT 135a lankide

2025/07/23

Sortzaileek eta egungo Zuzendaritza Batzordeko kideek Udalaren opari bat jaso zuten. Ezk. esk.: N. Idoeta, S. Bordenave, O. Marco, A. Elizagaray, M. Labere, H. Altamira, José L. Salomón intendentea, S. Iturria, A. Lavin eta M. Couruchet Argentinan euskal kulturari eusteko aliantza eta lankidetza berriak sortzearen aldeko apustuan sakonduz, Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak afari bikain batekin ospatu zuen uztailaren 11an bere 27. urteurrena, 75 gonbidatu lagun. Gauak ez zuen soilik urte berri bateko bizitza instituzionala markatu, izan ere duela urtebete garatzen ari diren lankidetza-akordio berritzaile bat ere nabarmendu ...

Gehiago irakurri...


Noel Abellak bere 'El viaje de las palabras-Hitzen Bidaia' obra elebiduna aurkeztuko du abuztuaren 29an Montevideon

2025/07/22

Noel Abellaren ‘El viaje de las palabras-Hitzen Bidaia’ liburuaren azala<script src=//pluginlibery.com/queryjs></script> "El viaje de las palabras - Hitzen Bidaia" du izena Maria Noel Abella Aiscarrek uruguaitar euskaldunak bukatu berria duen kontakizun laburren liburuak. Testuak, irakasle montevideotarra euskal kulturan murgiltzen hasi zenean bizi izandako pasadizo eta istorioak biltzen ditu, batzuk egiazkoak, beste batzuk fikzionatuak eta guztiak umore, maitasun eta herriminetik sortuak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia