Asteazken honetan, azaroaren 9a, Argentinako San Isidro herriak 'Psikoanalisia, Kultura eta Margolanak' Topaketen seigarren edizio hartuko du, Dominique Bernardek eta Claudio Curuchet poeta eta psikologoak antolatuta. Ekitaldiak Secretaría de Desarrollo Social-en babesa du eta Dirección General de Culturan (Av. del Libertador 16208) egingo da.
19:30tan hasiko da, Claudio Curuchet, Dominique Bernard eta Mónica Alfaroren margolanen erakusketaren inaugurazioarekin. Ondoren, 20:30tan poesia irakurraldi bat egingo dute, Claudio Curuchet, Inés Beccar Varela, Magdalena Beccar Varela, Hugo Savino eta Lucas Videla Cristensenek parte harturik.
Egunari bukaera emanez, Dominique Bernard eta Claudio Curuchetek arte eta psikoanalisiari buruz hitzaldia emango dute.
Sarrera doan.