2025/08/08

Asteburu hau Euskal Besta egunak dira Gardnerville, Nevadan, larunbatean bere Urteroko Piknik besta ospatuko baitu herriko Mendiko Euskaldun Clubak, eta horrekin batera NABO Kantari Eguna, Estatu Batuetako kantari eta bertsolarien festa. Aurten, gainera, Boiseko Jaialdin izan ziren Bilboko Hamaika Bide Txistulari Elkarteko musikari talentudunak izango ditu gonbidatu, besteak beste. Igandean, bestalde, bere Euskal ...
Gehiago irakurri...
2025/08/08

Atzerabegikoa eginez, berez aurreko asteko larunbatean hasi ziren Boisen Jaialdiri lotutako ekitaldiak. Larunbatean egin zen, esaterako, Boisen bide bat egina duen "Basque Open Golf Tournament"en 2025eko edizioa, hiriko Warm Spring golf zelaian. Igande horretan ere, giroa berotzeko, Boisen sortua den azken euskal bandetako batek, Triki Taka Stomp-ek, arratsaldepasa musikatu bat eskaini zuen Basque ...
Gehiago irakurri...
2025/08/07

Musika doinuz bete zen Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat joan den larunbatean —Euskal Etxeak bere San Ignazio festa handia ospatze bezperan— Mauro Telletxea aktore eta irakasleak egindako 'Betiko Haizea. El viento eterno' pelikularen emanaldiarekin. Euskal Herriko Jose Antonio Martinez Osses albokari eta luthier ezagunaren eguneroko bizitza islatzen duen dokumentala, alboka hasi-masi tailer baten ...
Gehiago irakurri...
2025/08/06

Euskal Herritik kanpo egiten den euskal festarik handienean ezin zen faltatu Euskadi instituzionala, Imanol Pradales lehendakaria Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bateko buru. Bigarren bisita izan du Estatu Batuetara Pradalesek lehendakari denetik, joan den martxoan Washington eta New Yorkera egin zuenaren ondotik. Boisera heltzearekin, tokiko agintariekiko harremana indartuko egin nahi izan du Pradalesek eta Eusko ...
Gehiago irakurri...
2025/08/05

Datorren asteko igandean, abuztuaren 17an, arratsaldeko 15etan, Tandilgo Liburu Azoka, eskualdeko kultur ekitaldi garrantzitsuenetako bat, gertakari berezi baten lekuko izango da, emaitza berritzaile bat aurkeztuko baitu euskal komunitatearentzat eta haur literaturazaleentzat. UNICEN argitaletxeak "Las alas de Pakita" (Pakitaren Hegoak) aurkeztuko du, egilea Valeria Aramburu duela, ...
Gehiago irakurri...
Albiste gehiago...